• Vimeo
  • Twitter

Haziak > Prentsa bulegoa

Genero indarkeria eta haurren sufrimenduaz Guraso.eus-en

2018/05/07

Haziak-en baitan beste kolaborazio berri bat egin dugu guraso.eus webgunean ”Genero Indarkeria eta haurren sufrimendua”. Oraingo honetan botere harreman bezala genero indarkeria hartu dugu gaitzat eta honek haurrengan eragiten duen sufrimendua azaleratu nahi izan dugu. Honekin batera guraso, komunitate, hezitzaile [...]

Haziak egitasmoaz aritu dira Nora Barroso eta Nekane Martiarena Oiartzun Irratian

2018/04/18

Oiartzunen egindako "Haur galdua" lanketaren haritik Oiartzun Irratian izan dira Nora Barroso eta Nekane Martiarena. Elkarrizketa interesgarria egin diete Haziak egitasmoaren inguruan, eta elkarbitzitzan dauden harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzeko egiten ari diren lanketaz ere aritu dira.

Botere harremanen inguruan aritu dira Nora Barroso eta Nekane Martiarena Info7 irratian

2018/04/11

Elkarbitzitzan dauden harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzeko asmoz, Haziak egitasmoak Oiartzunen gauzatutako 'Haur Galdua' lanketaren inguruan aritu dira Nora Barroso eta Nekane Martiarena Info 7 irratian. Esperimentazio lanean ari dira hezkuntza formalean, ez formalean eta herritarren artean. Haurrak ezinbesteko partaide [...]

Ipuinek itxasoaren bi aldeak batu dituzte

2018/03/05

Oiartzunen txiki utzi dute Ozeano Atlantikoak sortzen duen aldea. Izan ere, proiektu bati esker, herriko hainbat haurrek bat egin dute Mexikoko Yucatan penintsulako Hunucma herriko haurrekin. Ipuinak dira hari komunikatzaileak. Hango ipuin batean oinarrituta, marrazki bizidunak sortu zituzten Yucatango haurrek, [...]

Oiartzungo abestia prestatuko dute Haziak egitasmoaren baitan

2018/01/29

Oiartzungo abestia osatuko dute Haziak egitasmoaren baitan eta horretarako lehenengo zitan letra osatzen hasiko dira. Herritarrak elkartuko dira Abaraxkan eta Haziakeko partaideez gain Jon Martin bertsolaria izango da dinamizatzailea. Ikusi hemen Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako artikulua.

Etiketei buruzko elkarrizketa Nekane Martiarenari

2018/01/25

Guraso.eus webgunean idatzitako azken artikuluaren inguruan, etiketei buruzkoa, elkarrizketa egin diote Nekane Martiarena Haziak egitasmoko kideari. Etiketak jartzea zein erreza den baina kentzea zein zaila den azaltzen aritu da, besteak beste.

Etiketei buruz guraso.eus-en

2018/01/02

Haziak egitasmoko partaide Nora Barrosok eta Nekane Martiarenak etiketei buruzko artikulu interesgarria idatzi dute guraso.eus webgunerako. Bertan, etiketa, marka edo zigilu hauek gure bizitzan eta  harremanak eraikitzerakoan duten ezinbesteko eragina azaldu digute.

Marina Pintos yoga irakaslea Oiartzun irratian

2017/05/01

Apirilaren 30ean Elorsoro kiroldegian izandako yoga tailerra aitzakia hartuta, yogaren praktikari buruz aritu da Marina Pintos Oiartzun irratian. Besteak beste, esan du: "Praktikarekin eta entrenamenduarekin lortu daiteke, burua isiltzea, burua kontzentratzea... Helburuetako bat orainean egotea da, norbere buruaz jabetzea, gorputzaz, [...]

Botere harremanei buruz guraso.eus-en

2017/04/18

Haziak egitasmoko partaide Nora Barrosok eta Nekane Martiarenak botere harremanei buruzko artikulu interesgarria idatzi dute guraso.eus webgunerako. Gainera, artikulu hori oinarri hartuta, Nora Barroso elkarrizketatu dute. Ez galdu botere harremanei buruzko ikuspegi poliedrikoari buruz Norak emandako azalpena. Benetan Haziak egitasmoaren [...]

Haziak eta Abaraxka Aski Prexko! aldizkarian

2017/04/10

Haziak egitasmoak hezkuntza ez-formala Oiartzunen batik bat Abaraxka ludotekaren bidez bideratzen du. Horren berri ematen da Oiartzungo Udalaren Aski Prexko! on-line aldizkarian.

Naiz, Ikoitzen arkatza bloga: "Haziak, botere harremanak iraultzeko hezkuntza egitasmoa"

2016/06/24

HAZIAK, disziplina eta entitate anitzeko egitasmoa da, jendarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea du helburu. Elkar bizitza osasuntsua elikatzeko asmoz barne eraikuntzan zein kontzientzia kolektiboan oinarritutako metodologia bat garatu da. Bertan, hezkuntza formala, hezkuntza ez formala [...]

Argia.eus: "Haziak, ikasturte bat botere arteko harremanak lantzen"

2016/06/23

Botere arteko harremanak lantzea helburu duen Haziak egitasmoa Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan gauzatu da 2015-2016 ikasturtean, eragile ugariren parte-hartzearekin eta hezkuntza formala zein ez-formala uztartuz.

Argia.eus: "Harremanak eta emozioen kudeaketa lantzeko ikus-entzunezkoak, Haziak egitasmoaren eskutik"

2016/06/21

Haziak egitasmoan haurrak dira protagonista, baina irakasleek, hezitzaileek, gurasoek eta, orokorrean, herritarrek parte hartzen dute, hezkuntza formala eta ez formala uztartuz. 2015-2016 ikasturtean Oiartzungo Haurtzaro ikastolan gaiak lantzeari ekin diote hainbat eragilerekin elkarlanean, tartean Dejabu Panpin Laborategia. Elkarlan horri esker [...]

Oarsoaldeko Hitza: "Aske hezi, libre hazteko"

2016/06/20

Gatazkak nahi baino gehiagotan sortzen dira egunero, urrutian, baina baita norberaren inguru hurbilenean ere. Ikasgelan, etxean, herriko plazan… harremanak nahi baino korapilatsuagoak izaten dira maiz. Arazoarekin jabetuta abiatu dute aurten Oiartzunen Haziak egitasmoa. Proiektu hezitzailea da, diziplina eta entitate anitzekoa, [...]

Arrosa irrati sareko 'Zebrabidea' saioa: 'Haziak egitasmoko lagunen Igel marroitxo ipuina''

2016/06/03

Gogoan al duzue Haziak hezkuntza egitasmoa? Gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duen hezkuntza proiektua joan den martxoan ezagutu genuen Nora Barroso eta Eli Pomboren eskutik. Proiektuaren baitan hainbat elementu sortzen ari zirela aipatu ziguten [...]

Oiartzun Irratia: Haziak Arguyuan saioan

2016/05/27

Nekane Martiarena eta Eli Pombok Oiartzun Irratiko Arguyuan saioan azaldu dute zer den Haziak egitasmoa, gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duen proiektua.

Argia astekaria: 'Harreman osasuntsuak ereiten'

2016/04/22

Botere erlazioek kutsatzen dituzte gure eguneroko harremanak. Haur eta gazteen artean harreman desorekatuok iraultzea helburu, Haziak proiektua abiatu dute Oiartzungo ikastolan: ikasleen barruak mugitzeko, denetariko sentimenduak azaleratzeko eta elkarren arteko hartu-emanen eraginaz kontzientzia hartzeko balio izan du.

Arrosa irrati sareko 'Zebrabidea' saioa: 'Haziak, botere harremanak eta desorekak iraultzeko proiektu hezitzailea'

2016/03/21

Zebrabidearen lehen zatia gurutzatu berritan, gizarte parekide eta orekatu baterako bidea egin nahi duen egitasmo hezitzaile bat hartu dugu hizpide. Izan ere, gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duen Haziak egitasmoa ezagutu dugu, eta horretan [...]
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.