• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Sendabelarren webgunea: naturara gerturatzeko txokoa

2022/12/30

Sendabelarren mundu harrigarri eta magikoan murgiltzen hasteko bidea hasi nahi izan duen egitasmoa da hau.

Haziak egitasmoaren baitan, sendabelarren inguruko informazioa jasotzen duen webgunea sortu dugu: sendabelarrak.haziak.eus

Lan honen helburua sendabelarren mundura hurbiltzea da, belar ezberdinak identifikatuz bereziki. Horretarako, hilabeteka antolatu diren hamabi sendabelar aukeratu dira eta bakoitzaren inguruan fitxa bat sortu dugu, atal ezberdinekin: identifikazio gakoak, loratze tarteak, zertarako balio duten (erabilgarritasuna), etab.

Gainera, sendabelar bakoitzak lamina eta azalpen audio bana ditu eta guztia deskargatu edota inprimatzeko aukera dago. Horrez gain, hilero dagokion sendabelarraren irudiarekin kartel edo irudi bat deskargagarri jarriko da. Inprimatu ahal izango den euskarri horrek QR kode bat izango du, edozein gailu mugikorren bidez, dagokion sendabelarrari buruzko informazio osagarria kontsultatu ahal izateko.

Azken finean, egitasmo honekin euskal kulturan belaunaldiz-belaunaldi transmititu den sendabelarren jakituria berreskuratu nahi dugu, gaur egun galtzen ari dena. Gazteen eta familien artean naturaren garrantzia eta gure inguruarekiko interesa piztu nahi dugu baita norbanakoaren eta komunitatearen zaintzaren garrantzia ere.  

Azpimarratu nahi dugu, webgune berri honetan ematen diren informazioak eta erremedioak ez direla medikuen tratamenduen ordezkoak. Edozein erabilpen egin aurretik osasun arloko profesional batekin hitz egitea eta bere aholkuak jarraitzea gomendatzen dugu.

Lan hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako laguntzarekin egin da.
 

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.