• Vimeo
  • Twitter

Bloga

[KRONIKA] Haziak Eguna 2019

2019/12/10

Haur zein heldu, familiak eta eragileak, norbanakoak... guztiok batu gaitu aurtengo Haziak Egunak. "Dibertsitateak" lelopean elkartu ginen guztiok Oiartzunen.

Azaroaren 23an, larunbatean, elkartu ginen Oiartzunen. Dibertsitateen gaiari heldu diogu aurtengoan. Sarrera honetan, egunaren kronika, argazkiak eta laburpen bideoa aurkituko dituzu.

Hurbildutako herritarrez gain bost kolektiboetako kideak izan ginen bertan: Sorburu kooperatiba feminista, Garaipen Elkartea, Ilusionista Sozialak, Naizen, VEDI (Ventanas a la Diversidad) eta Haziak egitasmoa. Kolektibo bakoitza eta egunaren nondik norakoaren aurkezpen orokor baten ondoren, Haizea eta Ura eremuetan elkartu ginen guztiok. HAIZEA eremuan kultura herrikoiak eta emakumeak izan ziren protagonistak; URA eremuan, berriz, sexu-identitateek eta irudizko mugak.

Eremu bakoitzean dinamika oso ezberdinak burutu eta josi ziren, baita bizipen oso ezberdinak sentitu hitzaldi eta tailerren bitartez.

Hemen Oiartzungo Hitzako lagunek egindako erreportajea duzue:

[Galeria] Dibertsitatea altxorra dela frogatu dute Haziak Egunean

URA eremua

Bereziki txiki eta familientzako eremu honetan, Naizeneko kide den Bea Severren “Neska mutil denak gara altxorrak” aurkezpena entzun ondoren parte hartzaileek sormena eta artera jo genuen VEDI, Abaraxka ludoteka eta Haziak-eko kideekin batera. Dibertsitsatea tailer ezberdinen bitartez plazaratzeko parada izan genuen. Lurrean etzanda jarri eta norbanakoen giza gorputz ezberdinak marraztu genituen baita hauek apaindu koloreztatzen eta gometxak jarriaz. Kutxa magikoen tailerrean, “Nor naiz/nor zara/ nor gara?” galderak erantzun genituen marrazki bitartez. Marrazki hauek gero kutxa magikoen bidez marrazki bizidun bihurtu genituen. Eta hirugarren tailerrean irudimena lagun, izaki eta mundu berriak eraiki genituen collage-animatuen bidez: aurkitu, aukeratu, moztu, itsatsi, kendu, jarri…

HAIZEA eremua

Emakumeak, emakume migranteak eta kultura herrikoiak izan ziren protagonista. Garaipen, sorburu kooperatiba feminista eta ilusionista sozialak elkarrekin josi zituzten tailerrak bertaratutakoekin batera.

Argazki galeria

Galeria honetan dauden argazkiak Oiartzungo Hitzako Erik Gartzia kazetariarenak dira.

 

Haziak Eguna 2019

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.