• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Argazki erakusketa Oiartzunen BOTERE HARREMANAK ARGAZKITAN

2025/12/04

Abenduaren 10ean inauguratuko da “Botere Harremanak Argazkitan” erakusketa Landetxeko lehen solairuko pasabidean (Oiartzun), 18:00etan. Komunitatean egunero bizi ditugun botere harremanak irudien bidez azaleratzeko espazioa izango da: elkarri begiratzeko, geure burua besteengan islatuta ikusteko edo, baliteke, interpelatuak sentitzeko ere.

Erakusketak hausnarketarako eta partekatzeko gune bat izan nahi du; herriko kolektibo eta pertsona ezberdinen begiraden bitartez elkar hurbiltzeko aukera.

Inaugurazioaren eguna: Abenduak 10
Ordua: 18:00etan
Lekua: Landetxeko lehen solairuko pasabidea (Oiartzun)

Botere Harremanak Argazkitan erakusketa abenduaren 10etik 23ra bitarte egongo da zabalik. Bertan ikusgai izango dira Oiartzungo eragileen, pertsona helduen, gazteen, nerabeen eta haurren ekarpenak; guztion begiradak botereari so.

Abenduak 10ean, 18:00etatik 19:30era, inaugurazioan bertan, elkarrekin proposamenak ikustera, sentitzera eta hausnartzera gonbidatzen zaituztegu; eta noski, abenduaren 23ra arte edozein unetan gerturatzera.

 

 

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.