Materiala > Audioak

Barrurako bidean - Arnasa Gorputza Usaimena. Audioa

Geletan gaien lanketarekin hasi aurretik, ikasleak “hemen eta orain” kokatzeko helburuarekin sortu dugu ariketa hau. Erlaxazio ariketa bat da. Barrurako bide bat egingo dugu horrek gorputzean sortzen duen efektu atsegina sentitu eta bizitzeko. Horretarako, baliabide ezberdinak erabili ditugu:

  • Begiak itxita: barrurako bidean laguntzeko, gorputz atalak sentitzen ikasteko, entzuten den mezua ondo jaso eta besteen imitazioa saihesteko.
  • Arnasketa: Gorputza orekatzeko ezinbestekoa da. Bihotz taupadak jeisten lagunduko digu, hau da, lasaitzen eta markatzen dugun arnas-erritmoak hiperkonzentrazio egoera batetara eramango gaitu, lasai, lorik hartu gabe eta adi-adi egoten lagunduko digu. Airea hartzen dugunean gustoko ditugun usaiak imaginatzeak, arnas sakona hartzen laguntzen digu eta honek bilatutako efektua areagotuko du.
  • Jolasa: horrelaxe planteatuko dugu ariketa, parte-hartzaile gazteen adimena gureganatu eta mantentzeko.
  • Gorputz atalak sentitu: Pertsona bakoitza bere gorputz fisikoarekin konektatzen erakusten edo laguntzen digu. Garunean dugun gorputz eskema hobetzeko balio du eta hau oso garrantzitsua izango da pertsonen harteko harremanetarako.
  • Giharren malgutasuna bilatu: Horrek, aktibazio eta erlaxazio egoera batetarantz eramango du gorputza.
  • Begiak ireki, erritmoa eta abestia: Lortutako lasaitasun eta kontzentrazio hori galdu gabe, erritmoekin lan eginez, berriro gorputza aktibatu eta lanerako prest gelditu.

Guzti honek dopamia eta serotoninar hormonen isurtzea haundituko du eta bi hauek plazera eta ongizatearen mezulariak direnez, hori sentituko dugu amaitzean.

Bide hau egiteko prest zaude? Frogatu eta gozatu.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.