• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Bideoak

Bideoklipa - Bizi laguntasuna

Haziak egitasmoa erabat txertatua dago Oiartzungo Haurtzaro ikastola. Horren adierazle LJ6ko ikasleek "askebideak" deituriko tailerretan sortutako "Bizi laguntasuna" bideoklipa.

Bertan, Gazteak adierazpen mota ezberdinetan jolasean murgilduak ikus daitezke: hormei kolorea ematen, perkusioarekin doinuak sortzen, orekarekin dantzan, erritmoarekin nahasketak eginez eta, hitza eta musika josten.

“Askebide” hauetan bizitutako irudiekin eta beraiek sortutako letra eta doinuen emaitza batu nahi izan ditugu bideoklip honetan. Abestiaren letra gazteek gaur egun dituzten kezken adierazle da. Oso gai ezberdinez hitz egin dute, laguntasunaren garrantziaz, errespetuaren beharraz, harremanez, jolasaren indarraz…

 

Raparen letra ikusteko, egin klik hemen.

 

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.