• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Bideoak

Solasaldia Sinai Riverarekin: "Herrien eta herrientzako hezkuntza"

Sinai Rivera irakasle mexikarra Euskal Herrian izan dela aprobetxatuz, solasaldia egin genuen Haziak egitasmoa eta Azmarrinek elkarlanean antolatuta.

Riverak "Educación sin propiedad" luburuan parte hartu du, eta lan hori izan dugu hizpide saioan (bereziki berak idatzitako "Del coraje a la esperanza: La lucha por la universidad de los pueblos del sur (UNISUR)" kapituluan jarri genuen arreta).

Soinua kalitate oso onekoa ez bada ere, batera bizitakoak komunitatearekin partekatu asmoz, solasaldiko pasarte desberdinekin bideoak sortu ditugu.

Pixkanaka saioan izandako pasarte desberdinak igoko ditugu sarera. Oraingoz, lehen bi pasarteak entzun ditzakezue hemen.

Lehen pasartea: "Borrokatzen duten emakumeen nazioarteko topaketa eta Leslye Leticia Hernandez Moreno gogoan".

Herrien Herrientzako Hezkuntza Sinaí Riverarekin - Pasarteak (1)

Bigarren pasartea: "Gogoetarioa eta UNISUR".

Herrien Herrientzako Hezkuntza - Pasarteak (2) UNISUR

Hirugarren pasartea: "Hezkuntza"

Herrien Herrientzako Hezkuntza - Pasarteak (3) Hezkuntza

Laugarren pasartea: "Unibertsitatea"

Herrien Herrientzako Hezkuntza - Pasarteak (4) Unibertsitatea

Hitzok merezi dutela uste dugu eta ziur gaude gogoetarako aukerak eta ateak irekiko dizkigula.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.