• Vimeo
  • Twitter

Materiala > Ipuinak

Igel marroitxo

Igel Marroitxo enpatiaren gaia lantzen duen liburua da: naturarekiko atxikimendua, kideen arteko harremanak, norberak egoerak iraultzeko eta ahalduntzeko duen aukerei buruz hitz egiten da, taldearen eragina...

Igel Marroitxorekin jolasteko proposamenak

Igel marroitxo ipuin arrunt gisa irakurri daiteke, baina enpatia gaiaren inguruan lanketa berezi bat egiteko, metodologia zehatz bat lantzeko eta erabiltzeko gomendagarria da.

Ipuinak, hasiera, korapiloa eta bukaera ditu eta atal hauek kontutan hartuta zatitua dago. Hala, haurrak eta ingurukoak ipuinarekin nahi duten moduan jolas daitezke. Salto egin irudimenaren mundura eta utzi haurrak bere bidea egiten edo bestela elkarrekin sormen prozesua konpartitu.

  1. Bideak sortzen: Hasierak bi aukera ematen dizkigu: 4-15 edota 4-17 orrialdeak. Zurea hautatu eta bukaera sortu. Aukeraketa egin aurretik haurra kontutan hartu.
  2. Bidea eginez: Hasiera eta bukaera ezagututa (30-35 orr.) helmuga zehatzera nola iritsi asmatu daiteke.

Ipuin honek, irakurle adina bertsio izan ditzake. Proposatutako jolasaren garrantzia emaitzean baino, bidean dago. Idatziz, kontatuz, marraztuz, kantatuz... adierazpideei ateak ireki eta sortu!

Mila hasiera, korapilo eta bukaera. Hala, enpatiaren gaia modu ezberdinetan lantzeko aukera izango da, sentimenduek eragindako korapiloak modu ezberdinetan askatuz. Uneoro berria izan daitekeen ipuin bizi baten aurrean zaude.

Deskargatu (PDF)

Audioak

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.