• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Guraso.eus atarirako etiketen inguruko artikulua prestatu dugu

2017/12/07

Neka Martiarenak eta Nora Barrosok Guraso.eus atarirako artikulu berria osatu dute. Oraingoan etiketen inguruan idatzi dute, eta hauek gure bizitzan harremanak eraikitzerakoan duten ezinbesteko eragina azaldu digute.

Guregandik ezberdina den hori, edo eta gizarteak ezarritako eredua jarraitzen ez duen hori markatzeko, mespretxatzeko, baztertzeko edo eta burla egiteko erabili ohi dira horrelako kartelak. Izendapen hauek estatikoak eta kategorikoak dira, ezaugarriak aldaezinak bihurtzen dituzte eta, beraz, zaila da horiengandik alde edo ihes egitea.

Aipatutako kartelek, nahiz eta bakoitzari modu ezberdinean eragin, gizakion harremanetan eragin eta ondorio zuzena dute. Horien eraikuntzan elementu klabeak dira, izan ere, taldeak, azpitaldeak eta baita bakardadeak ere sortzen baitituzte. Botere harremanen eredu garbiak bihurtzen dira, zapalkuntzaren lagun estua.

Artikulu osoa hemen

  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.