• Vimeo
  • Twitter

Bloga

[BIDEOA] Ametsen basoak

2019/05/27

Haziak eta Vedik elkarlanean, Pello Añorgaren "Ametsen basoa" ipuina kontatu dugu "kutxa magikoen" irudiekin eta herrialde desberdinetako haurrekin batera.

Lanketaren helburua haurren sormena eta parte hartzea bultzatzeaz gain, Mixe eta Euskara hizkuntzak eta orokorrean ahozkotasuna erdigunean  jartzea izan da. Horregatik 2018an hasitako elkarlan hau argitaratu dugu aurten, 2019a baita nazioarteko hizkuntza indigenen urtea. Tlahuitoltepeceko (Oaxaca) eta Oarsoaldeko euskal kulturetako  haurrek  marraztua, sortua eta burutua da ondoren duzuen lana. Mimo handiz sortu nahi izan dugu, bi hizkuntzei behar duten balorea emanez eta itsasoaren bi aldeetako haurrak ere zainduaz.

Ikusi hemen bideoa:

AMETSEN BASOAK

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.