• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Etxeko txikiekin jolasteko eta sormena lantzeko aukera: KontaKLIK

2020/03/25

Haziak egitasmoaren izenean, etxean gauden egun hauetarako proposamentxo bat luzatu nahi dugu. Etxeko txikiekin jolastu, entretenitu eta sormena landu ahal izateko aukera duzue KontaKLIK-ekin.

KontaKLIK ukimenezko pantailak dituzten gailuetan (bai Android zein IOS sistema eragileak dituztenak), zein mahai-gaineko ordenagailuetan erabiltzeko materiala da. Material hau Lehen Hezkuntzan erabiltzeko pentsatua dago, Haziak egitasmoaren metodologian erabiltzeko baliabide osagarri gisa, baina etxean igaro beharreko egun hauetarako ere baliabide egokia da.

KontaKLIKen bidez, nahi duzuen eran, ipuinak kontatzeko eta sortzeko parada duzue. Irudiak zein testua txertatu, ahotsa grabatu edota mugimendua eman diezaiekezue ipuinei. Behin zuen istorioa osatu ondoren nahi duzuen horrekin partekatu dezakezue; ipuinarekin jolasteko ere balio du KontaKLIKek.

Prozesuan haurrarekin gidaritza partekatzea eta ikasketa zein sormen prozesuan askatasuna ematea proposatzen da. Arreta bidean jartzera gonbidatzen zaituztegu, elkarrekin bizitzen ari zareten horretan.

Ondoren Haziakeko kideon proposamen zabala duzue (egin klik irudian):

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.