• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Ilusionista sozialekin batera haziak ereiten

2019/03/27

2014ean Donostiako Magisteritza eskolan, Haziak bezala, ilusionismo sozialari buruzko mintegi batean parte hartu ondorengo emaitza da Trabajando la lengua desde una perspectiva dialéctica liburuan gure ekarpena idatzi izana.

 

Ilusionismo sozialaren partaide diren Ainhoa Ezeiza eta Javier Encinak koordinatu dute liburua. Bertan, aditu askok idatzitako testuekin batera, Haziakeko kide diren Nora Barroso eta Nekane Martiarenak ere utzi dute hazia, De la comunidad a la escuela y de la escuela a la comunidad kapituluarekin (jarrain dagoen irudian klik eginda deskargatu dezakezu).

 

Gure ekarpenean heziketa ulertzeko modu ezberdinez, komunitatean txertatzeko aukera anitzez, konplexutasuna aintzat hartzeaz... hitz egiten dugu, beti ere Haziak egitasmoaren oinarri eta esperientziatik abiatuta.

Liburuan beste gai asko ere jorratzen dira: hizkuntzaren konplexutasuna, honen jabetza eza, ahozkotasuna, heziketa esperientzia anitzak…

Ilusionista sozialen mintegitik hau adierazten dute:

“... baina hizkuntza jendearena da eta ez da inorena, komuna delako, eta elkarren arteko elkarreraginean lehertu egiten da, sentipenak, pentsatzeak eta egintzak aldiberekotasunean pizten direnean. Horregatik, konplexutasunaren teoriatik abiatuz landu behar dela proposatzen dugu, inperfekzioan, osagabetasunean, ziurgabetasunean. Ikuspegi horretan, bigarren ordenako dialektikaren ildoa hartu dugu, kultura herrikoiek hizkuntzak sortu, aldatu eta suntsitzeko dituzten moduak ulertu nahian…”

Esteka honetan deskarga daitezke liburuaren aurkibidea eta sarrera (zaguán).

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.