• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Jolas eta jostailuen eskutik sentimendu eta oroitzapenen mundura

2017/12/17

Jolas eta jostailuen eskutik sentimendu eta oroitzapenen mundura salto egin dugu. Garai bateko zibotak bailiran bezala emozioak dantzan izan dira herriko aiton amonen altzoan. Poza, algara, irribarra…zenbat  jauzi eman dituzten hauen bizipenek. Garai batean triste bizi edo penaz bizi zena, gaur egun, zirrara berezi batekin kontatu eta zabaltzen da. 

Jostailurik ez eta etxeko oihal, zapi eta naturatik bildutako hosto eta makiltxoekin sortzen zituzten panpinak. Naturarekin harreman zuzena izan dute betidanik aiton amonen bizipenek.

Ipuinik ez zutenez, ahozkotasunaren bidez jaso izan dituzte etxeko zaharrenek kontatutako ipuinak, abestiak, historioak… hauek gero beraien seme alaba, hiloba eta bilobei transmititu ahal izateko.

Haziak proiektuak eta Oiartzungo Torri Gukin egitasmoak landutako  ekintza berezi honek transmisiorako bide berri bat ireki du Oiartzungo herrian.

Jolas eta jostailuen eskutik sentimendu eta oroitzapenen mundura

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.