• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Unkigarria izan zen euskal kantuen kantaldia

2017/05/08

Hainbat arrazoiengatik izan zen unkigarria pasa den ostegunean Oiartzungo Abaraxka ludotekan egin zen euskal abestien kantaldia. Batetik adin desberdineko jendea hurbildu zelako eta bestetik estilo eta mota desberdineko euskal abestiez gozatzeko aukera izan zelako.

Abaraxka ludotekara bertaratutakoen artean zaharrenak 96 urte zituen eta gazteenak berriz hilabeteak. Tartean adin ugari. Torri Gukin egitasmoko kideez gain, herritar ugari ere bertaratu zen.

Aurkezle lanetan aritu zen Abaraxkako kide bat. Berak aurkeztu zuen emanaldia. Abestu eta entzun ahal izan ziren doinu guztiak euskal abestiak izan ziren, gitarraren laguntzaz musikatuak.

Abestien letrak paperean banatu ziren arren, pantaila handi batean ere erakutsi ziren, bertaratutakoek egoki jarraitu ahal zezaten saioa. Mota desberdinetako abestiak eskaini ziren. Batzuk oso klasikoak, "Xalbadorren heriotza" edo "Txoriak Txori" bezala. Beste batzuk haur eta gaztetxoen gustukoak, "Maite zaitut", "Sorgina pirulina" edo "Euskararen txantxangorria" bezalakoak.

Azken abesti horrek koreografia ere baduenez, Abaraxkako hezitzaile eta erletxoak dantza ere egin zuten, gainontzekoek abesten zuten bitartean.

Bertaratutako batek proposatuta, Oiartzungo Joxe Juakin Urbieta 'Kazkazuri'ren "Nere sentimendua" bertsoak abestuz amaitu zuten bertaratutakoek ostegun arratsaldeko saio unkigarria.

Belaunaldien arteko kantaldia

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.