• Vimeo
  • Twitter

Bloga

UTOPIAK mural margoketa

2023/11/13

Nolako herria amesten dute Oiartzungo haurrek? Galdera garrantzitsu horren bueltan aritu ziren herriko hainbat haur Maitri Ugalde sortzailearen laguntzarekin, beraien ametsak eta desirak paperetik paretara eramaten.

Haurren marrazki eta idatziak paperean zeuden bezala eraman ziren hormara, eta kolorea plazara gerturatzen ginen haur, gazte eta helduek jarri genuen giro goxoan, epairik gabe, bakoitzak nahi zuen zatia landuz. Batzuk arkatzarekin aritu ziren, besteak isipu edo brotxekin; guztiona den herriari kolorea, mugimendua eta bizipoza txertatu genizkion. Hori baita txertorik osasuntsuena!
Paretek hitz egin egiten dute eta murala bisitatzera animatzen zaituztegu. Ondorengo bideoan prozesua eta emaitza daukazue ikusgai.

UTOPIAK MURAL MARGOKETA 2023  Haziak bidez Vimeo-n.

Ekimena Haziak egitasmoa, Abaraxka Udal Ludoteka, Hitzen Lihoa eta Alternabiten Oi(h)artzuna-ren elkarlanari esker burutu da, Oiartzungo Udalaren babesarekin.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.