• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Yoga jarduera lagungarria

2021/05/17

Haziak egitasmoak, harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea ditu helburu. Xede horretan, yoga jarduera lagungarria izan daiteke norbere burua hobeto ezagutu eta ahalduntzeko.

Elkarbizitza osasuntsua elikatzeko asmoz, 30 minutuko bi yoga saio eskaini nahi dizkizugu. Prestatutako materiala, gorputza ezagutu eta arindu, tentsioak askatu, sistema inmunea indartu eta emozioen oreka lortzeko pentsatu da. Eta hala, kontzentrazioa lantzearekin batera, norbere barruko argi eta itzalak begiratzeko eta ezagutzeko ahalmean zabaldu daiteke.

Praktikarako esterilla bat beharko da eta agian lagungarria izango zaizu, zinta edo gerriko bat eta blokeak, liburuak…1. saioaren lanketa: “Konfiantza zure sustraietan”

Oreka ariketen bidez, zure oinarria sentitzeko aukera izango duzu. Zuregan sinistu eta sustraietan konfiantza aurkitzeko. Oinarri sendo eta egonkorrek zuganako konfiantzara hurbilduko zaituzte zure burua haziz.


2. saioa lanketa: "Zabaldu bidea beldurrak begiratuz, zure barruan ausardia eta oreka aurkitzeko"

Aldakak zabalduz, aurrez aurre begiratu beldurrak, konfiantza eza, eta... askatu. Gorputzaren aurrealdea ireki, ahultasuna agerian utzi, ausardiarekin bat egiteko. Zure bidea eraiki indarra, konfiantza eta oreka topatzeko. 

 


Praktikatu iristen zaren lekura arte, sentitu, ondo pasa eta emaitzak ikusi.

  • Partekatu:
  • facebook
  • twitter

Erantzuna bidali

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.