• Vimeo
  • Twitter

Esperientziak > Irakaslea naiz

Irakaslea naiz

Haurren arteko botere harremanen testigu gara irakasleok gure egunerokoan. Sarritan hainbat egoera kudeatzeko zailtasunak izan ohi ditugu. Lidergo eta menpekotasun egoera horietan behin baino gehiagotan erantzunak baino galderak ditugu irakasleok. Gainera, irakaskuntza hau ez da modu unibakarrean teorizatu eta jaso daitekeen zerbait, esperimentatu behar da, pertsona bakoitzak bere irtenbidea bilatuz eta elkarri entzunez. HAZIAK egitasmoaren baitan haurrekin pentsatuz egindako metodologia osoa garatu da, baita metodologia horren parte den materiala ere. Espero dugu Haurtzaro ikastolan landatu dugun hazi honek Euskal Herri guztian zehar zuhaitzak ematea, baso oparo eta emankorra osatuz.

Enpatia
Harremanen kudeaketa
Norbanakotik taldera
Harreman eredua

Bloga

Euskararen Zuhaitz Magikoa

2023/12/09

Abenduaren 2an Euskararen egunaren harira, euskararen zuhaitz magikoa egin genuen Oiartzunen. Zuhaitz magikoa VEDIk sortutako ekimena da eta Haziakeko kideok euskarara eta Oiartzungo testuingurura ekarri dugu.

UTOPIAK mural margoketa

2023/11/13

Nolako herria amesten dute Oiartzungo haurrek? Galdera garrantzitsu horren bueltan aritu ziren herriko hainbat haur Maitri Ugalde sortzailearen laguntzarekin, beraien ametsak eta desirak paperetik paretara eramaten.

Ispiluen ahotsak, Ispiluak ipuina entzungai

2023/10/25

Ispiluen ahotsak audioipun bat da, Ispiluak ipuinari ahotsa eta soinuak jartzen dion audioa. Haziak egitasmoko kideak eta Etxegiroan atariko lagunak, Oiartzungo Udaletxearen laguntzari esker, mimo handiarekin sortutako emaitza da.

Sendabelarren webgunea: naturara gerturatzeko txokoa

2022/12/30

Sendabelarren mundu harrigarri eta magikoan murgiltzen hasteko bidea hasi nahi izan duen egitasmoa da hau.
  • Haziak
  • Ikasmina
  • Gipuzkoako foru aldundia
  • Iametza

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.