• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haziak eguna ยท Bizi eta adierazi

2018/10/18

Urriak 27, larunbata, arratsaldez ospatuko da Oiartzungo herrian lehen Haziak eguna. “Bizi eta adierazi” lemapean, botere harremanak iraultzeko asmoz eta kontzientzia kolektiboa indartzeko ideiarekin batuko gara.

Orain eta hemen - Barrurako bideen grabaketak

2018/09/10

Ikasturte berria martxan jarri aurretik, Haziak egitasmoko kideak lan ezberdinetan murgilduak gabiltza. Orainean eta hemen kokatzeko hainbat ariketa grabatzen hasiak gara, adibidez.

Oiartzungo abestia dagoeneko entzungai dago

2018/06/01

Ibargain musika eskolako abesbatzako kideek aurkeztu zuten abestia ikasturte amaierako kontzertuan.

Yoga familian laugarren saioa

2018/05/29

Haziak eta Abaraxka ludotekak antolatutako saio berri honetan  berriz ere Dafne Gurrutxaga izan zen irakasle eta gidaria.

Familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra

2018/05/23

Maiatzak 27 igandea, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Dafne Gurrutxaga yogan adituak gidatuta, familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da. Ekimen hau 5 urtetik, gorrako haur eta euren familientzat zuzendua dago.

Guraso.eus webgunean genero indarkeriak haurrengan eragiten duen sufrimenduaz

2018/05/07

Gai sakon eta gogorra azaleratu nahi izan da artikuluan, biolentzia martxista ezin baita normalizatu

Haziak eta Abaraxka ludotekak antolatuta Yoga familian hirugarren saioa

2018/04/30

Oraingo honetan Dafne Gurrutxaga izan zen irakasle eta gidari.

Familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra

2018/04/20

Apirilak 29 igandea, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Dafne Gurrutxaga yogan adituak gidatuta, familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da.

Ahozkotasuna eta kultur aniztasuna botereak desarmatzeko

2018/03/05

Umeekin batera marrazki bizidunak sortzeak zirrara ikaragarria sortu digu denoi. Are gehiago gaia eta lanketa bere osotasunean kontuan jartzen badugu.

Aniztasunaren maparen inguruko tailer berezia izango da asteburuan Oiartzunen

2018/02/14

Mexikoko Yucatanen sortutako La´Xtabay ipuinari erantzuna emango diogu beste ipuin batekin

Oiartzungo abestia prestatzen hasteko lehenengo saioa egin da

2018/02/02

Haziak eta Abaraxka ludotekak, Oiartzungo udalaren babesarekin, antolatuta herriarentzat oso  berezia izango den abesti bat sortzeko elkartu ginen urtarrilak 31ean

Etiketen inguruko artikuluaren harira Nekane Martiarena elkarrizketatu dute

2018/01/29

Guraso.eus webgunean etiketei buruz idatzitako azken artikuluaren harira, elkarrizketa egin diote Haziak egitasmoko Nekane Martiarenari.

Jolas eta jostailuen eskutik sentimendu eta oroitzapenen mundura

2017/12/17

Jolas eta jostailuen eskutik sentimendu eta oroitzapenen mundura salto egin dugu. Garai bateko zibotak bailiran bezala emozioak dantzan izan dira herriko aiton amonen altzoan. Poza, algara, irribarra…zenbat  jauzi eman dituzten hauen bizipenek. Garai batean triste bizi edo penaz bizi zena, [...]

Bigarrengo aldiz elkartu dira adin ezberdinetako oiartzuarrak kantuan eta dantzan aritzeko

2017/12/13

Ekimenaren helburua belaunaldi ezberdinen arteko transmisioa eta elkar ezagutzea izan da

Guraso.eus atarirako etiketen inguruko artikulua prestatu dugu

2017/12/07

Neka Martiarenak eta Nora Barrosok Guraso.eus atarirako artikulu berria osatu dute. Oraingoan etiketen inguruan idatzi dute, eta hauek gure bizitzan harremanak eraikitzerakoan duten ezinbesteko eragina azaldu digute.

Bigarrengoz elkartuko gara euskal abestien kantaldian

2017/11/29

Oiartzungo adineko herritarren aisialdia, gizarteratzea eta parte-hartzea dinamizatzea eta bultzatzea helburu duen Torri Gukin ekimenak, Haziak egitasmoak, eta haur zein familiekin lan egiten duen Oiartzungo Abaraxka ludotekak, bigarrenez euskal abestien kantaldia prestatu dute.

Azaroaren 20an Haurren Nazioarteko Egunerakin bat egin genuen

2017/11/28

Oiartzungo Abaraxka Ludotekak eta Haziak egitasmoak Haurren Nazioarteko Egunarekin bat eginez hainbat ekintza antolatu genituen elkarlanean. 

Hankak protagonista izan ziren Marina Pintos-ek gidatutako bigarren Yoga Familian saioan

2017/11/07

Pasa den larunbatean, azaroaren 4an, Haziak eta Abaraxka ludotekak antolatua, Marina Pintos-ek gidatutako bigarren Yoga Familian saioa egin zen Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.

Familientzat yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra

2017/10/24

Azaroak 4, larunbara, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Marina Pintosek gidatuta, familientzat bigarren yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da.

Haziak proiektuak Donostian izango den Ilusionista Sozialen Mintegiko Nazioarteko Jardunaldian parte hartuko du.

2017/10/18

Datorren astean Donostian izango den Ilusionista Sozialen Mintegiko 2017 Nazioarteko Jardunaldiak: Jakintzak Elkarlotuz ekimenaren baitan emango du ekarpena Haziak proiektuak.

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.