• Vimeo
  • Twitter

Bloga

Haziak-eko materialari ahotsa jarri diogu

2016/03/30

Azken egunetan ‘Igel marroitxo’ ipuinari eta ‘BarruKLIK’ komikiari ahotsa jartzen aritu gara Etxegiroan-eko lagunekin batera. Oso esperientzia aberasgarria izan da, bapatean Haziak-eko materialeko protagonistak gure belarrietara gerturatu baitira, orain arte irakurri baino ezin genituen hitzak ahoskatuz, euren beldur, nahi, kezka, [...]

Futbolariak eta printzesak antzezlana ikusgai larunbatean

2016/03/29

Haziak egitasmoaren baitan eta Abaraxka ludotekak antolatuta, Futbolariak eta printzesak antzezlana ikusteko aukera izango da, apirilaren 2an Oiartzungo pleno aretoan, 17:00etan. Sarrera doakoa izango da eta 7 eta 13 urte arteko haurrei zuzendua dago.

Haziak egitasmoari buruz Arrosa sareko Zebrabidean aritu gara

2016/03/21

Gaur Nora Barroso eta Eli Pombo Arrosa sareko Zebrabidea programan izan dira, Haziak egitasmoari buruz hitz egiten. Elkarrizketaldi patxaratsua, intentsoa eta egitasmo hau guztia den bezala, barru-barrutik, bihotzetik eta sentimenduetatik azaleratua izan da. Milesker Nekane Zinkunegi, egitasmo hau lasaitasunez eta [...]

LH2ko haurrek ‘Igel marroitxo’ ipuinaren etxerako lanketa prestatu dute

2016/03/09

‘Igel marroitxo’ ipuina gelan landu ondoren, Haurtzaro ikastolako LH2ko haurrei etxerako lanketa egiteko unea iritsi zaie. Horretarako irakasleak emandako igelaren aurpegiaren forma moztu eta koloreztatu dute eta haur bakoitzak bere etxetik eramandako galtzerdi baten gainean pegatu du.

LH5-6ko haurrek ‘BarruKLIK “ komikiaren etxerako lanketa prestatu dute

2016/03/09

‘Barruklik’ komikia gelan landu ondoren, Haurtzaro ikastolako LH5-6ko haurrei etxerako lanketa egiteko unea iritsi zaie. Horretarako kazetariaren jolasa sortu da. Hau da, haurrek BarruKlik komikiaren inguruko galdera sorta egin beharko diete euren gurasoei.

Askebideak: Haurren barne mundua azaleratzen

2016/03/07

Pasa den otsailaren 29an  lau askabide jarri ziren martxan Haurtzaro ikastolan. Askebide hauen helburua oraingoz LH2n eta LH5-6n lantzen ari garen bi gaien inguruan (enpatia eta norbanakotik talde funtzionamendura pasatzea), haur bakoitzak bere barne mundua azaleratzea da. Horretarako arlo desberdinak [...]

Abaraxka ludotekak antolatutako enpatia jolasak

2016/03/01

Pasa den otsailaren 27an Oiartzungo Abaraxka ludotekak antolatutako enpatia jolasak saioa egin zen arratsaldeko 17:00etan. Bertan haurrek ispilu jolasa, garbiketa jolasa, mugimenduaren trena jolasa, txotxongilo jolasa eta beste hainbat jolas eginez gozatu zuten, bestearen lekuan jartzen pixka bat gehiago ikasiz. [...]

Geletako saioak: Irakasleak eta ikasleak elkarlanean

2016/02/29

Pasa den otsailaren 22an Haziak egitasmoko saioei hasiera eman zitzaien Haurtzaro ikastolan, LH2ko, LH5eko eta LH6ko gela guztietan. Txikienen kasuan enpatia gaia da landu dutena eta LH5-6ko gelatan aldiz, norbanakotik talde funtzionamendura pasatzea eta lidergoa.

Webgunea eraikitzen: Haurrei zuzendutako atala

2016/02/01

Pasa den abenduaren 21ean Haziak egitasmoan haurrak izan ziren protagonista. Saioaren helburua haurrek haziak.ametza.com webgunean beraien atal propioa izango dena sortzeko prozesuan parte-hartzea zen.  

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.