• Vimeo
  • Twitter

Albisteak

Orain eta hemen - Barrurako bideen grabaketak

2018/09/10

Ikasturte berria martxan jarri aurretik, Haziak egitasmoko kideak lan ezberdinetan murgilduak gabiltza. Orainean eta hemen kokatzeko hainbat ariketa grabatzen hasiak gara, adibidez.

Oiartzungo abestia dagoeneko entzungai dago

2018/06/01

Ibargain musika eskolako abesbatzako kideek aurkeztu zuten abestia ikasturte amaierako kontzertuan.

Yoga familian laugarren saioa

2018/05/29

Haziak eta Abaraxka ludotekak antolatutako saio berri honetan  berriz ere Dafne Gurrutxaga izan zen irakasle eta gidaria.

Askebideak

Askebideen helburua haur bakoitzak bere barne mundua azaleratzea da. Horretarako arlo desberdinak jarri dira martxan, haur guztiak desberdinak direlako eta batzuek irudien bidez komunikatzea gustukoago duten bitartean, beste batzuek adibidez, gorputzarekin egitea nahiago dutelako
Esan ipuinekin

Hitzen arteko loturek narrazioak sortzen dituzte hemen. Fantasiazko munduak eta sentipenak nahastu eta konpartitzea ematen da gune honetan.

[gehiago irakurri]

Esan irudiekin

Pintzelak, margoak, papera, mihisea… ideiak irudien bitartez kaleratzeko adierazpidea da hau.

[gehiago irakurri]

Esan rap-arekin

Norbanakoak barruan duen hori paperean eta ahozko adierazpenaren bitartez plazaratzeko sortua. Jendaurrean azaltzeko, norbere erritmoa eta tonua jartzeko bidea.

[gehiago irakurri]

Esan gorputzarekin

Gorputz guztiak desberdinak dira eta bakoitzak soinu berezia sortu dezake. Gorputzen mugimendu eta soinuekin zein perkusio instrumentuekin adierazpen sonoroak transmititzeko aukera ematen da bertan.

[gehiago irakurri]

Esan DJarekin

Hip Hop munduaren arlo bat da DJa. Musika eta erritmoaren bitartez haurrek DJaren mundua ezagutu eta nahi dutena adierazteko aukera izango dute barrua askatuz eta sorkuntza prozesua konpartituz.

[gehiago irakurri]

Esan hormargoturekin

Askebide honetan, haurrek adierazi nahi dutena, irudi eta hitzen bitartez hormetan azaleratzen dira. Irudien eta mezuen sorkuntzak modu kolektiboan bideratzen dira jabegabetzaren bitartez non guztion ahotsak, beharrak eta formak hartzen diren kontutan.

[gehiago irakurri]

2016 · Haziak
Creative Commons BY-NC-SA 3.0
Webgune honetan dagoen edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezu, beti ere egiletza aitortuz eta baldintza beretan egiten baduzu.